bentazaharrekomutikoalaiak.eus
2014-10-24 Legazpin kale zaharreko jaiak | Bentazaharreko Mutiko Alaiak
http://www.bentazaharrekomutikoalaiak.eus/2014/10/2014-10-24-legazpin-kale-zaharreko-jaiak.html
2014-10-24 Legazpin kale zaharreko jaiak. Bentazaharra (e)k argitaratua 23:00 e(t)an. Hirugarren aldiz bisitatuko dugu Legazpi. Urtean behin bisita egiteko aukera izan dugu aspaldian. Lagun dexente ditugu paraje hauetan eta gustua ematen du bertara gerturatzea. Gustura joan ginen beste behin ere etxera! Aurreko urtetako berriak: 2013. Bidali mezu elektroniko bidez. Idatzi honi buruzko bloga! Ez dago erantzunik "2014-10-24 Legazpin kale zaharreko jaiak". Harpidetu honetara: Argitaratu iruzkinak (Atom).
bentazaharrekomutikoalaiak.eus
2015-07-12 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga) | Bentazaharreko Mutiko Alaiak
http://www.bentazaharrekomutikoalaiak.eus/2015/07/2015-07-12-geltokietako-jaiak-urretxu.html
2015-07-12 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga). Bentazaharra (e)k argitaratua 13:30 e(t)an. Pasa dira 2015eko Geltokiko jaiak. Azken ekitaldia egitea guri tokatu zitzaigun eta ederki joan zen dena. Arratsaldeko 19:30ean hasi ginen kalejiran Mendiaraz plazaraino. Dagoeneko jendea zain genuen eta horrek egia esan ilusio berezia egin zigun. Borobil haundi-haundi baten erdian egon ginen eta jendea gustura antzeman genuen. Bidali mezu elektroniko bidez. Idatzi honi buruzko bloga! Harremanetarako: 656 746 5...
bentazaharrekomutikoalaiak.eus
Hurrengo emanaldiak eta guri buruzkoak | Bentazaharreko Mutiko Alaiak
http://www.bentazaharrekomutikoalaiak.eus/2015/07/oharra.html
Hurrengo emanaldiak eta guri buruzkoak. Ibon (e)k argitaratua 08:00 e(t)an. Hemen doakizue hainbat informazio:. Batetik ondorengo emanaldiak non izango diren:. Bestetik aurreko batean Kantugiro programan guk irten genuen zatiaren bideo bat duzue ikusgai:. Bidali mezu elektroniko bidez. Idatzi honi buruzko bloga! Ez dago erantzunik "Hurrengo emanaldiak eta guri buruzkoak". Harpidetu honetara: Argitaratu iruzkinak (Atom). Gure berri jakin nahi baduzue, hemen dituzue hainbat esteka kontsultagarri:.
bentazaharrekomutikoalaiak.eus
2009-02-05 Beasainen San Martinak | Bentazaharreko Mutiko Alaiak
http://www.bentazaharrekomutikoalaiak.eus/2009/01/beasainen-san-martinak.html
2009-02-05 Beasainen San Martinak. Ibon (e)k argitaratua 11:05 e(t)an. Joan zen otsailaren 5ean (osteguna) Beasain. En izan ginen. Beasaingo patroiaren eguna da otsailaren 5a, Loinazko San Martin. Beasain odolkiaren sehaska izaki, eguneko protagonista nagusienetako bat izan zen. Eguneko egitaraua. Mardula izan zen eta odolkiaren ondoren kantua ere protagonista izatea lortu genuen. Zerbait esateko baduzue esan azpiko "comentarios" atalean mesedez. Bidali mezu elektroniko bidez. Idatzi honi buruzko bloga!
bentazaharrekomutikoalaiak.eus
2015-08-08 Getarian Salbatore jaiak | Bentazaharreko Mutiko Alaiak
http://www.bentazaharrekomutikoalaiak.eus/2015/08/2015-08-08-getarian-salbatore-jaiak.html
2015-08-08 Getarian Salbatore jaiak. Bentazaharra (e)k argitaratua 09:24 e(t)an. Getarian izan gara Salbatore jaietan berriro ere. Zerura begira joan gara, euria goitik behera ari baitzuen eta eguna zatartzeko arriskua ikusten genuen. Bazkaria Sahatsaga frontoian izan zen eta han ikusten genuen mahai ilara luzea txukun-txukun eta ederki antolatuta. Batzuek lana poliki egina zuten guztiok eseri eta bazkari eder bat egiteko. Aurreko urteetako berriak: 2014. Eguneko argazkiak ikusteko hemen klik egin. Gure ...
bentazaharrekomutikoalaiak.eus
2015-05-01 Legazpin Santikutzak | Bentazaharreko Mutiko Alaiak
http://www.bentazaharrekomutikoalaiak.eus/2015/05/legazpira-hurbildu-gara-beste-behin-ere.html
Bentazaharra (e)k argitaratua 14:39 e(t)an. Legazpira hurbildu gara beste behin ere. Oraingoan Santikutz jaietan egon gara. Lagun ugari ditugu bertan, eta aitzakia hauek asko estimatzen dira lagun guzti horiek agurtzeko. Saioa hasi aurretik eguraldi zalantzatia bazegoen ere, azkenean errespetatu digu emanaldian zehar. Tenperatura goxoa izan dugu lagun, beraz, aitzakiarik ez dugu izan. Hasi orduko taldetxo polita izan dugu lagun eta halaxe izan da bukatu arte. Segi horrelako giro jatorrean!
bentazaharrekomutikoalaiak.eus
2015-06-26 Urrestillan San Joanak | Bentazaharreko Mutiko Alaiak
http://www.bentazaharrekomutikoalaiak.eus/2015/06/2015-06-26-urrestillan-san-joanak.html
2015-06-26 Urrestillan San Joanak. Bentazaharra (e)k argitaratua 00:34 e(t)an. Aurten ere enegarrez izan gara Urrestillan. Jaiei bukaera ematea tokatu zaigu. Lagun zaharrekin egon eta lagun berriak ere egin ditugu. Afal aurretik kalejiratxoa egin dugu eta euri langarraren bisita izan dugu. Adin desberdinetako jendea izan dugu lagun eta ederki pasa dugu. Batzuk pilota partidak ikustera joan diren bitartean guk ederki afaldu dugu eta txispa piztu da halako batean. Datorren urtean gehiago eta hobeto! Harrem...
bentazaharrekomutikoalaiak.eus
2014-07-26 Soraluzeko jaiak | Bentazaharreko Mutiko Alaiak
http://www.bentazaharrekomutikoalaiak.eus/2014/07/2014-07-26-soraluzeko-jaiak.html
Bentazaharra (e)k argitaratua 00:04 e(t)an. Iaz joan ginen lehen aldiz Soraluzera eta aurten berriz joateko aukera izan dugu. Iaz Santio egunean izan zen eta aurten berriz Santa Ana egunean. Hasterako Arabatik etorritako dultzainari hirukoarekin egoteko parada izan genuen eta elkarrekin kalejiratxoa egitea erabaki genuen. Goiza bero zetorren eta bazkaltzerako kixkaltzeko zorian egon ginen. Itzala eta edana ez zen berehalako batean aurkitzen erreza! Ederki pasa genuen beste behin ere! Harremanetarako: 656...
bentazaharrekomutikoalaiak.eus
2013-11-30 Morgan kantujira | Bentazaharreko Mutiko Alaiak
http://www.bentazaharrekomutikoalaiak.eus/2013/12/2013-11-30-morgan-kantujira.html
Bentazaharra (e)k argitaratua 23:07 e(t)an. 2013koa azaroaren 30 honetan lehen aldiz bisitatu genuen Morgako herria. Askotan festa handien bila ibiltzen gara eta gauza erraldoiek betetzen dute jendea. Horiek ditugu gustuko. Morgako lagunek 3 taberna eta koadrila eder bat ondo pasatzeko nahikoa dela erakutsi ziguten. Zapatua zen bai, baina tenperaturak etxean geratzeko gonbita egiten zuen. Poliki-poliki jendea inguratu zen eta denak taldean ibili ginen 3 tabernetan gora eta behera.